HIBAIKA ARRAUN ELKARTEAREN JAIOTZA

Hibaika arraun elkartea 1987. urteko Uztailan jaio zen. Oreretako Hibaika elkartean egindako hainbat bileren ondorioz, herriak arraun talde batekin kontatu nahi zuelako.

Hasiera oso apala izan zen. Hibaikako elkartea arraun egiteko gogoekin zeuden mutilez, ideia onez eta, batez ere, ilusio handiz baliatzen zen, baina proiektua aurrera eramateko dirurik ez zeukan, entrenatzeko toki on bat ezta ere... Eragozpen guzti hauek izanda ere, baldintza txarretan zegoen traineru bat hartu, gutxinaka konpondu eta uda hartarako entrenamenduak egiten hasi ziren.

Elkartea urte horretako Irailaren 6an aurkeztu zen, Kontxako estropadara doan jende pilari etekina atereaz. Diruaren arazoa gutxitzeko, elkartea Oreretako dendei laguntza eskatu zien eta hauek laster batean taldearekin bat egin zuten, beraien laguntza emanez, diru horrek bultzada emanez taldeari. Udaletxeak ere egoera ikusita, parte hartzea erabaki zuen eta taldeko arduradunekin batera, Ondartxoko hiltegi zaharra uztea erabaki zuten, arraun eskola batean bihurtzeko hitzarekin. 1989. urteko Maiatzaren 21ean, arraun eskola ireki zen, “ Centro municipal de actividades acuáticas Ondartxo” izenarekin. Elkarteko lehen lehendakaria, Yon Yurrita izan zen.

Konpetizioei begira berriz, honako bi puntu hauek azpimarratu beharko lirateke:

  • Lehenengo urte hauetan batel eta traineriletan partehartzen hasi zen.
  • Traineretan berriz 1990/8/30-an Kontxako banderako klasifikazioan partehartu zen.