Liga iada amaitu zaigu eta neskek 2. egin dute ETE Ligan eta mutilek berriz 8. KAE2 ligan.

Orain neska mutilak Kontxako banderako sailkapena jokatuko dute. Neskek klasifikatzeko aukerak dituzte eta lortuz gero Irailak 6 eta 13 jokatuko luketen Kontxako Bandera. Horren ostean ez da ahaztu behar ligan 2. gelditzeagatik EuskoTren-era sartzeko PLAY-OFF-a jokatzeko (Irailak 19 eta 20) saria lortu dutela.

Mutiletan berriz lehenengo urtea izan da Imanol Cascanteren gidaritzapean eta arraunkera berrira, trainera berrira, ... egokitzeak bere prozesua darama. Azkenik esan bezala 8. postua lortu dute. Ea hurrengo urtean tanda onean sartu eta igotzeko saltotxoa egiterik duten gure mutilek.

 

Aupa Hibaika eta Aupa Orereta !!!!!