403763014 838018568328286 252684959748494755 n

Lehenik eta behin eskerrak eman Josetxo Arrizabalaga-ri, bi urte hauetan elkarte honentzat egin duen guztiagatik. Mila esker.

Bigarrenik Abenduan Iker Castañok elkarrizketa bat egin zion gure senior mutilen entrenatzaile berriari. Ezagutu dezagun pixka bat gehiago David Iglesias:
25 urtetan hainbat arraun elkartetan arraun egiteaz gain ( Trintxerpe, Donostiarra, Orio, Zumaia, San Pedro, Zierbena edo Urdaibai) Trintxerpeko prestatzaile ere ibilia da. Azken urteetan pandemia dela eta indoor-eko Munduko txapelketa prestatzen ibili zen 2. gelditu ostean Europeoan. Ez zuen zortea izan birikako infekzio bat izan baizuen une horretan.
Bere arraun urterik politenak Trintxerpen izan zituen, adibidez 97-00-an Kontxan klasifikatuz. Garai haietan iada fitxajekin arrauna asko aldatzen hasi zen eta horregatik aurtengo Getaria bezalako trainerek ilusio handia egiten die. Trintxerpen Jokin Graña-kin arraun egin zuen eta bera Hibaikatik etorri zen beraz aurten Davidek gure elkarteko entrenatzaile izan nahi du !
Oso zentratua dago bote beltza azkar joan dadin eta gero ikusiko da TKE2 ligan non gauden. Bestalde ilusio asko egiten dio Jose Luis Kortaren aurka konpetitzea, Kaikun bere entrenatzailea izan baizen (Beregandik asko ikasi du baina batez ere ez konformista izaten eta gauza berriak probatzen eta ez badu funtzionatzen beste frogaren bat egiten. Probei ez beldurrik izaten, entrenamentutako intentsitatea estropadetakoa bezala izaten, ... . Bere karakterrarekin gelditzen da eta arraunlari bakoitzari bere onena ateratzen saiatzen da).
Azken urte hauetan Hibaikak entrenatzaile onak izan ditu baina ez daki zerk hutsegin duen gorago ez joateko beraz aurten horretan saiatuko da. Aurten hainbat baja izan arren konpromezu bat ikusten du eta gauzak ondo egiten ari direla uste du. Nahiz eta gutxi izan talde indartsu bat izango gara.
Direktibatik ez diote presionatu, helburu zehatzik ez diote jarri, baina entrenamentuak ikusi hala jakingo da zertara iristeko gai garen. Hori bai Hibaikako eta San Pedroko direktibek kolaborazio bat lortu dute eta hori bi elkarteentzat ona izango da.
Beti ezagutu izan du Hibaika bere gorabeherekin baina aipagarria da beti hor daudela. Etorri berria izanda onera harritu dio elkarteak, jende dexente murgilduta baitago elkartearekin, kategoria guztietan dute jendea, batelak dituzte, trainerilak, fosoa, gimnasioa, nesken trainera goiko mailan, ... . Hau dena ez da erraza eta hor dabiltza borrokan. Kantera ere zaintzen ari dira eta horrek etorkizun bikaina emango die.
Hibaikazaleok, David-ek espero du bera elkarte honentzat hondar ale bat jarri zuen pertsona bezala gogoratzea. Hibaikaren etorkizuna osasungarri, mardula eta bere fruituak emango dituela ikusten du David-ek!
 
Ongi etorri eta Aupa David !!!!!
Aupa Hibaika!!!!!