Kaixo arraunzaleok,
Mutilen denboraldia KAE2 mailan iada amaitu da eta 4. postua lortu dute eta Kontxako osteguneko klasifikazio estropadan azkenaurreneko postua lortu dute. Mila esker urte osoan burubelarri lanean ibili zareten arraunlari, entrenatzaile, delegatu, direktibo, afizio, argazkilari, idazle ... laguntzaile guztioi !!!! Oraingo oporretan indarberritu eta denon artean ea hurrengo denboraldia buruz, indarrez, asmo onez, ilusioz trainera bizkor eta gogotsu bat prestatzeko gai garen.
Neskek berriz alde batetik Euskotren ligan 39 punturekin 6. postua lortu dute eta bestalde asteazkeneko Kontxako estropadan ere klasifikatzea lortu zuten 6. postuarekin. Beraz bi igande hauetan burubelarri gure trainera animatzera gonbidatzen dizuegu. Har itzazue zuen Hibaikako kamisetak, gogoratu ez duenak Rosmiko dendan izango duela salgai, eta gerturatu zaitezte Herriko plazara 8:30etan. Hortik topoan marea beltz bat sortzeko asmoa baitugu, denon artean, portura bidean. Animatzen al zarete ?
Aupa Hibaika !!!!! eta Aupa Orereta !!!!!