Asteburu honetan bi estropada ditugu, eta hor izango dute gure arraunlariek lehiatzeko aukera.
 
Batetik, bihar larunbata, hilak 7, XI. Igoeran parte hartuko dute gure traineruek. San Pedroko Test Estropada 16: 30ean hasiko da, eta bertan gure traineru mistoa 16: 33an aterako da, emakumezkoena 16: 51n eta gizonezkoena 17: 15ean, lehen txandako azkena aterata.
 
Bestalde, igandean, 10: 00etatik aurrera, Hernanik antolatutako Gipuzkoako batel ligaren zazpigarren jardunaldia jokatuko da Donibanen. Bertan, Hibaikako 7 batel arraunean arituko dira kategoria ezberdinetan.
 
Gure tripulazioak animatzera hurbildu nahi baduzue, zain izango gaituzue, ziur elkarrekin denbora asko emango dugula.
 
Bi estropadetako dosierrak erantsi dizkizuegu.
 
Agur bero bat.
 
Aupa Hibaika!!!!!