Kaixo hibaikazaleok, 

Azken aldi honetan hainbat zozketa eta ekintza burutzen ari gara. Alde batetik egoera hauek eramangarriagoak izan daitezen eta bestalde nori ez zaio gustatzen oparitxo bat jasotzea? 😉. 

Birusa dela eta Hibaikak bere ateak itxita izango ditu Euskadiko Arraun Elkarteak aurkakoa esan bitartean.

Estropadak bertan behera geratu direla jakinarazi nahi dizuegu, bihar Oiartzun ibaian antolatzen genuenetik hasita.
Horrela, iragarri nahi dizuegu datorren asteazkenean mutil-polo bat eta neska-kamiseta bat zozketatuko ditugula gure bazkideen artean. Irabazleekin harremanetan jarriko gara, irabazitakoa jasotzera pasa daitezen.