Denboraldi honetan arraunlari baja asko jasan ditugu baina beheko kategorietako lan handiari esker ez dugu arazorik izan txalupa uretaratzeko.

Gauzak horrela denborada honen helburuak oso desberdinak dira, plantila hain gaztea izanik ez gara banderen  lehian izango, baina lan onarekin talde gazteek eboluzionatu ohi dute.

Zaila izango da  baina aurtengo  Euskotren Ligan postua lortzeko aukerak badauzkagu. Teknikoki oinarri oso ona daukagu, talde gazte honen etorkizuna oso itxaropentsua da.

Orioko testaren ondoren San Juan eta Orio oso sendo daudela dirudi, Arraun Lagunak, Hondarribi, Deustu..... eta gu, oso paretsu. Bigarren talde honen borrokak estimulatzen gaitu eta honek arraunlariak oraindik gehiago (ahal bada…) motibatuko dituela iruditzen zait. Orain buru belarri lanari ekitea dagokigu.4 hilabetetan geratzen dira.

AUPA HIBAIKA!!!!!